Zer da Elorrioko EBK

Energia Berriztagarrien Komunitate bat gara

Komunitateko partaideentzako energia berriztagarrietan oinarritutako soluzioak sustatzea helburu duen elorriotar talde bat gara, kooperatiba bat moduan eratu garena.

Elorrion bizi eta lan egiten dugunok osatzen dugu kooperatiba eta lagundu nahi diguten beste pertsona eta erakundeek ere.


Zer da EBK?

Espainiako esparru juridikoan, ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuak honela definitzen ditu Energia Berriztagarrien Komunitateak: "Energia berriztagarrien komunitateak parte-hartze ireki eta borondatezkoan oinarritutako erakunde juridikoak dira; autonomoak dira, eta erakunde juridiko horien jabetzakoak izaki, haiek garatutako energia berriztagarrien proiektuen inguruetan dauden kide edo bazkideen kontrol efektiboaren menpe daude, bazkideak edo kideak pertsona fisikoak, ETEak edo toki-agintariak direlarik, udalerriak barne, eta helburu nagusi gisa, finantza-irabaziak sortu beharrean, beren bazkide edo kideei edo diharduten eremuei ingurumen-, ekonomia- edo gizarte-onurak ematea dute".