Auto kontsumo partekatua
NOLA DAGO ANTOLATUA ELEKTRIZITATE MERKATUA
Gaur egungo egoera ulertzeko energía konpainiak zelan antolatzen diren ulertu behar dugu, egitura enpresa mota ezberdinetan baitago antolatua.
MERKATURATZAIEA: Guri faktura bidaltzen diguna hilabetero.
Guk honekin daukagu harremana, nahiz eta, berak istalakuntzarik ez dekon.
BANATZAILEA: energia etxeraino ekartzen dauena, gure etxeko kontadoreak bereak dira. Probintzia bakoitzeko bat izaten da gehienetan: EAEn Iberdrola.
Elorrion bi daude: Iberdrola eta Sociedad distribuidora Eléctrica de Elorrio
GARRAIOTZAILEA: Tentsio haundiko sarearen jabea, estatuak dira. Eta energía estatutuko punta batetik bestera mugitzeko egiturak dituzte.
SORTZAILEAK: Energía sortzen arduratzen den konpainiak, bai zentral nuklearra bai plaka eremu bat daukan jabeak.
GURE FAKTURAN AGERTZEN DIREN ELEMENTU NAGUSIAK
Elorriotar bakoitzak bere aukerakoelektrizitate merkaturatzile konpainia bategaz dauka kontratua eginda: iberdrola, goiener, nagurgy, …
Gure kontratuan jasotzen da POTENTZIA, hau da, une berdinean kontsumitu ahal dugun energia kopurua. Aldi berean, zenbat etxe-tresna batera entzufatu ahal ditugun.
Kontratu bakoitzeko kontagailu bat dago eta horregaz dakite zenbat kontsumitzen dugun, minutuz-minutu: KONTSUMOA.
Kontadorea banatzailearena da eta alokairua kobratzen digute.
Kontuz, beste zerbitzuren bat gehiago kobratzen badizute.
AUTO-KONTSUMO PARTEKATUKO PROIEKTU ADIBIDEA
Demagun gure herrian auto-kontsumo proiektu bat jartzen dela martxan.
Kultur-etxeko teilatuan jartzen ditugu plakak, 10KW.
Demagun 10 kw-ko istalazioa 25 urterako 12.000 € dela.
Mantenua, aseguruak eta kooperatibaren kudeaketa barne.
Eraikin bateko 3,4 eta 6 etxebizitzak eta herriko baserri bat erabakitzen dute partehartzea proiektuan: Eraikinean lehioak Berdez dituztenak eta baserria.
Proiektuko 4 partaideen kontsumoak aztertu ditugu. Eta bertan agertzen dan banaketa adostu dugu denon artean.
DEMAGUN PROIEKTUA MARTXAN DAGOELA.
Egunean zehar eguzkiak sortutako energía eta saretik datorrena kontsumituko ditugu.
Orduaren arabera eta eguraldiaren arabera joango dira plakak energía sortzen.
Beste guztia saretik hartuko da.
Gauen aldiz, bakarrik, saretik datorrena.
SORTU DIREN GALDERAK:
1.- NOLA HELTZEN DA ENERGÍA PLAKETATIK ETXERA?
Gure sorkuntza istalazio gure etxetik urrun egonda ere (Demagun 2km) ez dugu kablerik bota behar istalaziotik etxera.
Istalazioa sare arruntara konektatuko dugu eta honek bertan botaku du sortutako elektrizitatea.
Sortutako elektrizitatea kontagailu baten bidez neurtzen joango da (guk etxean daukagun antzekoa)
3.- ZENBAT URTETAN ORDAINDU BEHAR DU?
Bi aukera izan ditzaekgu ordaintzeko (erabakitzeko):
1.- Dena ordainketa batetan.
2.- Hainbat urtetan (aukera legoke gain-kostua izateko)
Ordainketa bakar honek istalazioa funtzionamendua dagoen urte guztietan bertako energíaz baliatzeko aukera emango digu. Gaur egun istalazio hauek 25 urtetako iraupena dute gutxienez.
4.- NORI ORDAINTZEN ZAIO ETA ZER?
⮚ Kooperatibari istalakuntza egiteko eta honen mantentzerako gastuak ordainduko zaizkio.
⮚ Gure betiko elektrizitate-merkaturatzaileari kontsumoaren faktura ordainduko zaio.
Faktura horren zenbatekoa txikitua izango da, gure istalazioak sortu dauenagatik.
Argi izan behar dugu gure istalazioak sortutakoa ezberdina izango dala urtaroaren eta eguraldiaren.
5.- ZELAN JAKIN MERKATURATZAILEAK ZENBAT ELEKTRIZITATE KOBRATZEN DIGUN BAKOITZARI?
Esan bezala sorkuntza istalakuntzak kontagailu bat daukate eta honela banatzaileak badaki zenbat energía sortu den eta bota den sarera.
Bestalde elektrizitate-banatzaileari aurretik esango diogu partaide bakoitzak zein % daukan autokontsumo proiektutik.
Hau egunez egun ezberdina izan daiteke.
Informazio honekin deskontua kalkulatuko dio partaide bakoitzari.
Adibidean honetan, ordu batetan 200wko energía sortu badira, 0,15 w/€.
6.- AUTOKONTSUMO ISTALAKUNTZAK SORTUTAKO BAINO ELEKTRIZITATE GEHIAGO EDO GUTXIAGO BEHAR BADUT?
❖ Egunean zehar eletrizitate gehiago behar baduzu, ez dago arazorik, etxebizitzak orainarte moduan, sare orokorretik hartuko du behar duen guztia.
❖ Baina SOBERAKINA badugu (guri esleitutako instalazio zatiak sortu duena baino gutxiago erabili badugu), energia hori sarean geratzen da. Etekina elektrizitate-banaitzailearentzako izango da, beste bati saltzen diolako.
Horregatik da garrantzitsua energia esleipena bakoitzaren bizi-ohituren arabera egitea.
7. GAUR EGUNGO ELEKTRIZITATE MERKATURATZAILEA UTZI BEHAR DUT?
Ez da beharrezkoa, zure ohiko merkaturatze konpainiagaz jarraitu dezakezu.
Banatzaileak pasako dio gure hileko kenkariaren zenbatekoa merkaturatzaileari, honek fakturan jasotzeko.