Bost bazkide mota daude:
Bazkide erabiltzaileak: pertsona fisikoak (familia bat) edo negozio txikiak, beti ere Elorrion bizi badira edo ondare/negozio bat herrian badaukate.
Bazkide laguntzaileak: enpresa handiak edo instituzio publikoak. Horrez gain, Elorrio kanpotik lagundu nahi gaituztenak bazkide laguntzaile txikiak izango dira.
Lan-bazkideak: kooperatiban kontratuz lan egingo dutenak
Bazkide hornitzaileak: kooperatibaren zerbitzu-emaileak
Inbertitzaileak: dirua jarri nahi dutenak, interes baten truke
Estatutuetan jasota dago bazkide erabiltzaileak gehiengoa izango direla organo guztietan.
Argi izan behar dogu kooperatiba bat enpresa mota bat dala; beraz, bazkide-eskubideak izateko derrigorrezko kapital ekarpena egin behar da. Derrigorrezko ekarpena berreskuratu daiteke soilik kooperatiban bazkidetza utzita.
3.- 100 euroko inbertsioak ezin du askorako eman...
100 euroak ez dira inbertsioa. Bazkideei kooperatiban parte hartzeko eskubidea ematen dien ekarpena da; eta, bide batez, kooperatibaren funtzionamenduari laguntzeko diru iturria.
Inbertsioak proiektu bakoitzean egingo dira, parte hartzeko aukera izango dugunon partetik.
Ez.
Kontsumitzaile izateko ezinbestekoa da bazkide izatea, eta Elorrion bizitzea edo negozioa izatea.
Abiatuko diren proiektuetan partehartzeko, lehentasuna izango dute proiektua iragarri aurretik jadanik bazkide direnak.
Partaidetza efektiboa hasten da bazkidetza egiten denean. Bien bitartean aukera dago informazioa jasotzeko:
Antolatuko diren hitzaldi edo tailerretan
Deituko diren deliberazio foroetan
Proiektuetan partehartzeko ez da derrigorrezkoa orain bazkide egitea, baina, proiektu bati ekitean ordurako bazkide direnek lehentasuna izango dute inbertsio paketeetan partehartzeko.
Bazkide izateko edo sorkuntza-proiektu batean parte hartzeko negozio edo familia bakoitzak erabaki behar du, auzokoek parte hartzea ez da beharrezkoa.
Som Energia edo Goiener, batez ere, energia erosteko eta saltzeko bitartekariak dira.
Energia berriztagarrien komunitateek, Argiñola tartean, besteak beste, energia sortzeko inbertsioak egin eta bertan sortutako energia bazkideen artean elkarbanatzea dute helburu.
Udalak Argiñolako bazkide izatea onartu zuen aho batez, udal talde guztien aldeko botoarekin. Gobernu aldaketek ez lukete eraginik izan behar.
Horrez gain, proiektua kooperatiba batean oinarritzen da eta honek sortuko dituen energia proiektuetan. Udalak asko lagundu dezake, baina kooperatibaren indar nagusia herritarren bazkidetza zabala da.
Modelo ezberdinak daude aukeran. Gure kasuan udalak baliabideak jarri ditu energia komunitatearen talde sortzailea dinamizatzeko.
Kooperatiba eratu arte talde sortzaileak hartu ditu erabakiak, baina hemendik aurrera bazkide guztiok izango dugu aukera iritzia emateko eta erabakietan parte hartzeko, egingo diren batzar ezberdinetan; bertan udala ere partaide izango delarik.
Eta, noski, gai teknikoetan enpresa espezializatuen laguntza izango dugu.
Egun enpresa komerzializatzaileak bateria birtualen eskeintza zabaltzen dabiltza, kontratua aukera hori ematen dizun konpainia batekin duzula ziurtatu.
Egunez kontsumitzen ez duzuna bateria birtual horretara doa eta 5 urte dituzu erabiltzeko.
Momentuz ez dakigu partikular baten istalazioaren isurketa horri energia komunitatean lekua nola eman: Forma legala eta teknikoa bilatu behar diogu. Prest bazaude hori egiteko jarri gurekin kontaktuan eta forma legala eta teknikoa bilatzen diogunean esango dizugu.
Kontsumoaren faktura kontratatuta daukazun elektrizitate konpainiatik helduko zaizu, orainarte bezala. Bertan azalduko dira kontsumoa eta baita ere auto-kontsumoaren (Argiñolan proiektutik jasotako energia) zenbatekoa.
Hau da, elektrizitate konpainiak fakturatuko dizu zure kontsumoa ken proiektuak sortutakoa.
Zure betiko konpainiarekin jarraitu behar duzu, Argiñolak bakarrik gure sorkuntza-proiektuen inbertsioa kobratuko du.
Zure betiko hornitzaileak kobratuko dizun fakturan agertuko da auto-kontsumoaren zenbatekoa.
Ikusi auto-kontsumoaren atala...laster
Instalazio batetan sortutako energia banatzeko orduan paketeetaz egingo dugu berba. Kilowattio kopuru bat izango da.
Paketearen tamaina erabakitzeko irizpide nagusiak:
Ahalik eta energia gutxien isurtzea. Soberakinik ez izatea.
Ahalik eta familia gehienek parte hartu ahal izatea.
Familia bakoitzak bere bizimodu erara ondoen egokitzen diren paketeak izatea.
Ez dago esaterik. Familia bakoitzaren kontsumo-ereduak eta erosteko aukeran dauden pakete kopuruak baldintzatzen baitute zelan banatzen den sortutako energia, ez delako berdina:
2 pertsonetako familia edo bostekoa.
Egunez etxetik kanpo egon edo etxean egon.
Kontuan izan behar dira ere negozioak sartu daitezkeela.
Kontsumo ohiturak eta elektrotresnen potentzia
…
Gure helburua da sortutako energia ahalik eta bazkide gehienen artean banatzea proiektu bakoitzean eta aldi berean, soberakinik ez izatea.
Instalazioen mantentze-lanaz eta asegurua kontratatzeaz kooperatiba arduratuko da. Baita ere proiektu berriak sortzeaz eta dirulaguntzak lortzeaz.
Horregatik lortzen diren aurrezpenen zati batekin geratuko da kooperatiba, bere funtzionamendu gastuak estaltzeko.
Energia biltegiratzeko bateriak erosi beharko lirateke, honek inbertsioa bikoizten du; gainera, baterien iraupena 10 urtekoa da eta eguzki instalazio batena gutxienez 25 urtekoa.
Sarera ez isurtzea da estrategia egokiena, ekoizten dena eta kontsumitzen dena parekatzea (kilowattiotan). Horretarako aukera onena da kide guztien artean ahalik eta pakete banaketa eraginkorrena egitea, paketeak bakoitzaren kontsumoen arabera esleitzea eta elkarren artean osagarri izatea.
Biltegiratzea etorkizunean baloratu beharreko zerbait da.
Sorkuntza-proiektu ezberdinak egiten joango gara herrian zehar. Eraikin publikoetatik hasiko gara, gai berria izanda partikularrek beldur apur bat izan dezakegulako hasieran gure teilatuak uzteko.
Instalazio fotovoltaikoak dira hasteko aukera onena, baina ez dugu inongo energia-iturri berrriztagarririk baztertzen.
Bai.
Saiatu behar gara onurak ahalik eta elorriotar gehiagoetara zabaltzea. Horretarako pakete txikiak aurreikusten ditugu.
Ondorioz bakoitza proiektu desberdinetan joango gara parte hartzen gure kontsumoaren arabera.
Muga hori Espainiako gobernuak jarri du. Halere hasiera batetan 500 metrotakoa zen, orain haunditu egin dute. Eta posible da, oraindik ere gehiago haunditzea, etengabeko bilakaeran baitago legedia, Europak bultzatuta.
Energi-iturri berriztagarri guztiak aurreikusten ditugu, baldin eta herrian kokatzen badira.
Hasteko proiektu fotovoltaikoak dira eskuragarrienak.