Argiñolan uste dugu benetako energia trantsiziorako urratsak emateaz gain beharrezko norabidean eramango digun plangintza bat behar dugula.
Helburua:
Elorriok 2050 urterako, jasangarria eta irisgarria den energia-eredu bat bermatua izatea: Aurrezpenetik abiatuta, ingurumena errespetatzen duena, ekonomikoki bideragarria eta sozialki ekitatiboa izango dena.
Horregatik hasi ginen Siadecorekin batera Plan baten beharraz hitzegiten eta lehenengo pausuak ematen.
Denbora honetan udalarekin bildu ditugu indarrak eta amankomunean plangintza bat egin dugu.
Bidean partaide berriak joan dira biltzen: norbanakoak, enpresak (Betsaide, Indefunsa), taldeak, Atxondoko udala, Urkiola Landa Garapena, Goiener, Energiaren Euskal Erakundea eta beste...
Diagnostiko hau osatzeko datuak behar ditugu.
Herriko kontsumoak
Herritarrok zer pentsatzen dugun gai honi buruz.
Europa maila jartzen diren helburuak etorkizunerako.
Aztertu ditugu
Elorrioren energia mota ezberdinen kontsumoa,
Sektore ezberdinek egiten duten erabilera,
Biztanle bakoitzaren CO2 isurketak,
Etabar luze bat
Nahi genuen jakin ere Elorrixotarrak gaiari buruz dugun iritzia, gaia norainoko ardura den gure artean.
Adin guztiak bilduko dituen inkesta bat egin dugu, 400 pertsona bildu dituen ikerketa.
Esteka honetan duzu inkesta osorik, norbanakoen iritzi zuzenak barne
Azkenik Europa eta Euskal Erkidego mailan ditugun Energia-trantsiziorako helburuak ere ezagutu behar ditugu.