Etxean aireztatzeko eta airea berritzeko 10-15 minutu irekita edukita nahikoa da. Hobe lehio guztiak aldi berean zabalik baditugu, arinago berrituko da airea.
Neguan etxean ere erropa beroa erabili dezakegu, honela berogailua 19-20ºC gradutara doitu ahalko dugu. Berogailuan grado gutxiago batek batazbeste %10eko aurrezpena ekarri lezake gure energia kontsumoa.
Islatzaileak edo erreflektoreak hormak beroa xurgatzea eragozten dute eta beroa gelara kanporatzen dute. Kanpoko hormetan dauden berogailuetan jartzen dira.
Antzeko aukera bat da galdara elektrikoak biltzen dugunean gertatzen dena, honek hobeto isolatzen ditugulako.
Brikolaiko dendetan erosi daitezke. Gehienez %30eko aurrezpena omen dute.
Arazo hau batez ere etxe zaharretan izaten da, baina, batzutan etxe berrietan be topatu dezakegu, batez ere, ateetan.
Leiho edo ateetan zirrikituak dauden baieztatzeko intsensu-makiltxoak edo kandela-sua erabili ditzakegu.
Termostato hauek ordu bakoitzeko temperatura ezartzea ahalbideratzen dute.
Gauean tenperatura gutxiago automatikoki jarriz, oheratu baino lehen gogoratzen ez ibiltzeko.
Etxera heldu baino lehen tenperatura ezartzeko ere orduaren arabera (internet bidez ere kontrolatu daitezkeenak badaude)
Honek aurrezteko aukera ematen digu… baina jartzeak ez du zuzenean aurrezpena ekarriko..
Hau gaseko erradiadoretan jartzeko aukera dago, elektrikoek berez daukate.
Gela bakoitzeko erradiadorean temperatura ezberdin jartzeko aukera ematen digu. Adibidez, logelan ez dugu salan besteko beroa behar.
Gainera berogailua martxan badugu eta lehioa irekitzen badugu, erradiadorea zarratzen du, berorik ez galtzeko.
Mota askotarikoak daude... internetera konektatzend direnak barne.
Ez dira oso garestiak erostea, baina iturgina deitu behar badugu, kostua igoko da.
Etxe askotan pertsiana kutxak ez daude behar bezala isolatuta, bertatik bero asko joaten delarik. Berriro ere intsensu-barra erabili daiteke hori ikusteko… Isolamendu aukera asko daude.
Bi hormen artean tartea balego, produktu isolatzeaile bat sartzen dute, paretan zulo batzu egin ostean.
Lehenengo zulo bat egingo dizute etxean eta kamara bategaz ikusten dute tarterik dagoen edo ez.
Isolamendu hau etxebizitza bakoitzean egin daiteke, ez da eraikuntza guztian egin behar aldi berean.
Etxebizitzaren azterketa termikoak esango digu nondik hasi behar dugun isolamendua hobetzen. Irudi bidez esango digute zein pareta eta eremu dauden hotzago.
Kasu honetan eta hurrengoetan obra egiterakoan edo etxea erosterakoan kontuan izateko ideiak jarriko ditugu bere kostu altuagatik.
Fatxaden isolamendua etxebizitzetan, honen gainetik beste geruza bat jartzen datza, hormen isolamendua baino eraginkorragoa da eta gutxiago sikintzen du.
Baina baita garestiagoa eta etxekideekin batera egin behar da.
Aerotermiak giroaren beroa/hotza erabiltzen du eta geotermiak lurraren temperatura.
Beroa edo hotza gero etxean baliatzeko aukera ezberdinak daude: zoru erradiatzailea (berotzeko), aire-ponpak (berotzeko eta hozteko), …
Honek prezioan eragina daulakarik.
Beroa zabaltzeko berogailuak baino era efizienteagoa eskeintzen du.
Behar digun dirua adierazten du, zenbat eta gehiagotan agertu garestiagoa izango da.
0€ agertzen denean, dirurik ez dela behar adierazten du.
Ekintzak zenbaterainoko aurrezpena dakarren adierazten du.
Halere bakoitzaren abiapuntua eduki behar da kontuan kasu bakoitzean.
Ikur honekin adiereazi nahi duguna da, ekintza honek aurrezpena ahalbideratzen duela, baina jartzeak berez ez dakar aurrezpenik, zerbait gehiago egin beharko da.
Ikur hauek adierazi nahi dute ekimenak hotza dagoenean eta beroa dagoenean ere lagunduko duela.