Nork osatzen dugu

BAZKIDE MOTAK

Bereziki Elorrioko bizilagunek eta Elorrion negozioren bat daukatenak. Guk osatuko dugu kooperatiba honen gorputz nagusia.

Kooperatibaren zerbitzuen azken hartzaile diren pertsona fisikoak eta juridikoak. Elorrion erroldatuak egon beharko dute, edota Elorrion kokatutako etxe, lursail edo jarduera ekonomiko baten jabe izan.

 

Kooperatibarekin lan-harremana izanda, Estatutuen 7. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonak.

 

Bazkide hornitzaile izan ahalko dira kooperatibaren jarduera gauzatzeko behar diren zerbitzuak (azpiegiturak, hornikuntzak, aholkularitza) eskaintzen dituzten persona fisiko edo juridikoak. Lehentasuna izango dute herrikoek, eta ondoren eskualdekoek.

 

Kooperatibaren helburu soziala lortzen lagundu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoak (erakunde publikoak nahiz pribatuak) bazkide laguntzaile izan ahalko dira.

 

Kooperatibaren xedearekin edo jarduerarekin interes berezia izan gabe ere,  bere inbertsiotan parte hartzeko aukera emango da boto-eskubidea duten sozietate-zatien bitartez. Zati horien titularrak izango dira bazkide inbertitzaileak.