Elorrion bizi bazara, bazkide erabiltzaile bezala, gero honek sortuko ditugun proiektuetan energia kontsumitzeko aukera emango dizu. Bazkide izateko gutxieneko dirua 100€ da.
Elorriotik kanpo bizi bazara eta proiektua lagundu nahi baduzu, laguntzaile txikia izateko aukera dago, kasu honetan gutxieneko aportazioa 50€ da. (honek ez du ematen aukerarik energia kontsumitzeko)
Sorkuntza proiektu bat sortzen dugun bakoitzean, 2 kilometro inguruan bizi garen guztiok bertatik kontsumitzeko aukera izango dugu. Horretarako bakoitzari pakete bat esleituko zaio bere eguneroko kontsumoaren arabera eta honek kostu bat izango du.
Proiektu bakoitzerako azalduko ditugu baldintzak eta ezin duenarentzako laguntzak zelan bideratu.
Sartu zure bazkide motari dagokion zenbatekoa kontu korronte honetan.
Laboral Kutxa: ES22 3035 0003 41 0030055933
Adierazi zure izena diru-sarrera egiterakoan.
Gero hemengo eztekan sartu eta informazioa bete.
Egindako ingresoaren argazki bat ere eskatuko dizugu.
Oraindik ez baduzu partehartzea erabaki baina informazioa jaso nahi baduzu, utzizkiguzu zure datuak.